Plaken ertzak plaka tektonikoen artean sortzen diren lotuneak dira.
Oso eremu bereziak dira, eta bat egiten dute lurrazaleko erlieeko egitura garrantzitsuekin, eta dortsal ozeanikoekin, itsaspeko fosekin edo mendikateekin.Gainera, mugimendu sismikoak, sumendien erupzioak etab sortzen dute.
Plakak eta beren lotuneak
Plakak 3 lotura mota ditu:
-Ertz dibergenteak: plaken ertzotan bi plaka bereizten dira.
-Ertz konbergenteak: ertzotan bi plakak elkar jotzen dira, hau da, elkartzen dira.
-Ertz neutroak: bi plakak horizontaleak desplazatzen dira plano batean.
Plaka tektonikoak litosfera zati zabalak dira, eta haien mugimenduak munduko egitura gehienak sortzen dituzte. Horregatik, teoria honen arabera, litosfera ez da geruza etengabea, baizik eta plaka litosferiko edo plaka tektoniko askotan dago zatituta.
Haien tamaina, ez da beti berdina; handienek 80 milioi kilometro karratu baino gehiago izaten dituzte, eta txikienek, milioi bat edo kilometro karratutik behera (mikroplaka).
Lodieraren aldetik ere, asko aldatzen dute; ozeanoetatik gertu daudenek 15 kilometroko lodiera izaten dute, eta mendikate batzuen azpikoek, ordea, 150 kilometrotik gorakoa.
Plaka motak
Plaka tektonikoak bi motatakoak dira: mistoak eta ozeanokoak.
-Ozeano-plakak: ozeanoetako litosfera soilik dira.Hauek, lurrazala ozeanikoz daude osatuta, eta nahiko meheak dira. Aipagarrienak hauek dira: Pazifikoko plaka, Nazkako plaka, Cocosko plaka eta Filipinetako plaka.
-Plaka mistoak: kontinenteetako eta ozeanoetako litosferak eratzen dituzte, eta oso ugariak dira. Plaka hauek kontinentalak soilik izateko, ez dute izan behar ertz dibergenteak.
jueves, 19 de mayo de 2011
Airean, nitrogenoaren (N2) % 78 dago, eta izaki bizidun gehienek ezin dute gas hori eskuratu.
Gas hori bakterioek hartzen dute, oxidatzen dute eta nitritoak, nitratoak (gatzak) sortzen dituzte.. Gero landareak, bakteria horietatik xurgatzen dute nitrogenoa. Animaliek, izaki bizidunek etab landareak jatean, nitrogenoa hartzen dute, gero, hidrogenoa berriro kanporatzeko.
domingo, 15 de mayo de 2011
Karbonoaatmosferan, litosferan, hidrosferan eta izaki bizidunetan aurki daiteke.
Atmosferan, karbono kantitate txikiak daude; atmosferaren %0,03 besterik ez (bolumena). Baina egia da, berotegi efektuaren ondorioz, azkeneko urte hauetan kantitatea igo dela. Hidrosferan,aldiz, kantitatea handiagoa da, CO2 uretan oso disolbagarria baita.
Karbonoa, hogei urteetatik behin berritzen da. Urtero CO2ren %5 kontsumitzen da fotosintesiaren bidez.
Ziklo honek, 3 fase nagusi ditu: fotosintesia, arnasketa eta errekuntza.
Fotosintesia:Landareek egiten duten fotosintesiak karbono inorganikoa (CO2) karbono organikoa (gluzidoak) bihurtzen du:
6 H2O + 6 CO2+ eguzki-energia => C6H12O6+ 6 O2
ura + karbono dioxidoa + eguzki-energia =>glukosa+ oxigenoa.
Sortutakoglukosatikkarbono organikoalipidoetaaminoazidoetarapasatzen da. Eta landareek ekoiztutako karbono organikoa, animaliek jaten dute.
Azken finean, bizidunek hidrosferatik eta atmosferatik lortzen dute duten karbonoa.(Fotosintesiaren bidez pasatzen da bizidunengana).
Arnasketa:Organismo bizidun guztiek arnasketa burutzen dute (animaliek, bakterioek, landareek..) eta hori, CO2sortzen du, atmosferara itzultzen dena:
C6H12O6+ 6 O2=> 6 H20 + 6 CO2+ energia
glukosa+ oxigenoa => ura + karbono dioxidoa + energía
Prozesu honetan glukosa oxidatzen da.
Errekutza: Lurreko eta itsasoko animalien eta landareen hondakinak, urteetan zehar, ikatz, petrolio eta gas naturala bihurtzen dira. Gero erragai fosil horiek erretzen direnean, CO2sortzen du, atmosferara joaten dena.
Lurrikarak, (seismo edo sismo) lurzoruaren mugimendu gogorrak dira, normalean, jatorri tektoniko edo bolkanikoak dutenak. Eta lurrikarak, itsasoan mugimendu bortitzak eragiten dute, hau da, itsasikarak. Itsasikarak, tsunamiak sor ditzakete.
Lurrikaren mugimenduak, plaka tektonikoen talkaren ondorioz gertatzen dira. Deformazioak askatzen duen indarra, lurraren barnean pilatzen da. Gero indar hori askatzen da lurrikara sortuz. Eta gero berriro pilatzen da indarra.
Gehienak,, plaka tektonikoen ondorioz gertatzen dira, baina sumendiek ere sortu ditzakete.
LORCAKO LURRIKARA
Lehengo azteazkenean Lorcan izandako lurrikara 9 pertsona hil ditu eta 300 zauritu baino gehiago utzi ditu. Lehenengoa, 4,4 gradu izan du Richter eskalan, arratsaldeko 15:05an. Bigarrena, 18:49an, 5,2 gradu zituela. 9 pertsonen artean, bi ahurdun eta ume bat hil egin dira.
Eraikinen %80, kaltetuak atera ziren. Milaka pertsona desalojatu zituzten. Ospital bat ere ebakuatu zuten.
Bideo honetan nola erortzen den elizako zati bat azaltzen da.
Biotopoan, oreka delikatua dago. Normalean, faktore bat aldatzen denean, gainerako faktoreetan ere aldaketak gertatzen dira.
Adibidez, sabanako kliman iraupen desberdineko bi urtaro daude: euritsua, eta lehorra.
Biotopoaren eta biozenosiaren arteko eraginak
Biotopoaren faktoreek, izaki bizidunei eragiten diete modu garrantzitsu batean. Horregatik, orgaismoek, beraiek bizi diren inguruko moldaerak garatu dituzte.
Sabanako organismoek, hainbar eratako moldaerak garatu dituzte.
Elkarreraginak biozenosian
Ekosistema honetan, espezie bereko organismoen artean (espezie barneko harremanak) eta espezie desberdinetakoen artean (espezieen arteko harremanak) elkarreragin ugari gertatzen dira.
Espezie barneko harremanetan, familia nabarmentzen da. Horren huburua zera da, espezie horietako organismoak ugaltzea.
Eta espezieen arteko harremanetan, harraparitza da gehien hedatuta dagoena. Harrapariak harrapakina hartu, hil eta jan.
Ekosistemak sistema natural konplexuak dira, leku jakin baten inguru fisikoak eta biologikoak osatzen dutenak. Hau da, lurzorua, ura, arrokak (biotopoa) eta landareak, animaliak etab. (biozenosia). Esaterako, habitat berean daudenez, elkarrekin harremanetan daude sistema bat osatuz.
Biosfera:Biosfera, gure planetan bizia duen atala da, hau da, izaki bizidun guztiak osatzen duten sistema (litosferaren,hidrosferarenetaatmosferaren multzoa). Hori dela eta, Lurreko ekosistema guztiek osatutako sistema handia da.
EKOSISTEMAREN OSAGAIAK
Biotopoa
Elementu batek (ura, lurzorua, harriak, airea etab.) eta horien propietate físiko eta kimikoek (tenperatura, argitasuna, lurzoruaren osaera, etab.) osatzen dute.
Lurraren zati minerala eta ez-organikoa da, garatzen den espazio físico, natural eta mugatua.
Biozenosia
Ekosistemako organimo guztiek osatzen dute, hau da, eremu batean elkarrekin bizi diren animalien eta landareen komunitatea.
Sabanan, landareen artean gramineoak, akaziak, baobabak etab. aurkitu daitezke, eta animalien artean, sueak, otiak, lehoiak, etab.)
Lurraren historiako era laburrena da, 65milioi urte. Eta bi alditan banatuta dago: Tertziarioa eta Kuaternarioa.
Era hau meteoritoa erortzean eta dinosaurioak desagertzean hasten da.
TERTZIARIOA
Tertziarioak, ozeano Atlantikoa eta Indiakoa hedatzen segitu zuten. Eta amaieran, kontinenteak eta ozeanoak orain dauden antzekoak zeuden. Gertakari geografiko garrantzitsuenak, Andeak, Alpeak, Pirineoak, Himalaia eta abar eratu direla dira.
Klima
Aldi honen zati handiena, klima lehorra eta beroa zegoen. Duela 7 milioi urte inguru Mediterraneoko urak lurruendu egin ziren, eta aldiaren amaieran, klima hoztu zen.
KUATERNARIOA
Kuaternarioan geografía ia ez zen aldatu. Baina klima-aldaketak, eragin handia izan zuen itsasoan.
Klima
Glaziazio garaiak tartekatu ziren aldi honetan. Eta garai horietan, itsasoa atzera eta aurrera egiten zuen. Batzuetan, urak azaleratutako eremuak estaltzen zuen, izotza urtzean itsasoen maila igotzen zuelako, eta besteetan, azaleratutako eremuak azpiratzen zituen.
Bizia Zenozoikoan
Era honetan, animali mota asko zeuden. Numulite eta molusku ugari zeuden. Marrazo handiak ere azaldu ziren. Esaterako, Tertziarioan historiako marazorik handiena bizi izan zen, Megalodon izenekoa. 18 zentimetroko hortzak zituen, eta 20 metroko luzera zuen.
Narrastiak gutxitu egin ziren.
Kuaternarioko espezieak oraingoen oso antzekoak dira.
Gramineoak, landare mota batzuk, azaldu ziren. Hauek agertzea, lurrazaleko belarjale asko ugaltzeko funtsezkoa izan zen: intsektuak, hegaztiak, ugaztunak..
Horregatik ugaztunak eta hegaztiak dibertsifikatu egin ziren. Belarjale handiak, esaterako mastodonteak, eta tigre <<sable-horzduna>> bizi ziren.
Kuaternarioan belarjale handiak ugaldu ziren klimagatik; klima ona zegoelako, dena belarrez beteta zegoelako eta abar..
Mesozoikoa, Lurraren Historiako beste era bat da. Duela gutxi gora behera 200 milioi urte iraun zuen, eta hiru aldi izan zituen: triasikoa, jurasikoa eta kretazeoa.
Pangea II superkontinentea zatitu zenean, zatiketa horien artean ozeano berriak sortu ziren. Esaterako, Jurasikoan, ozeano Atlantikoa eta Indiakoa irekitzen hasi ziren.
Mesozoikoko klima
Triasikoan, hau da, Pangea II superkontinentea zegoenean, klima idorra eta lehorra zegoen, baina honek zatitzean eta ozeano berriak agertzean, klima leundu egin zen.
Bizia Mesozoikoan
Mesozoikoan, bizia ugaldu egin zen. Itsasoetan, molusku ugari zeuden, besteak beste, belemniteak eta amoniteak.
Lurrean, landare ginmospermoek baso handiak sortu zituzten eta Kretazeoan, landare anglospermoak agertu ziren. Lurrean ere, narrastiak ugaritu ziren. Esaterako, dinosaurioak (lurrazalekoak ziren, gehienak erraldoiak), plesiosauroak eta iktiosauroak (uretakoak ziren, osa handiak) eta pterosauroak (gorputzean mintzak garatu zituztenak, eta horiei esker, airean ibiltzeko gauza izan ziren).
Gero, Jurasikoan, hegaztiak azaldu ziren antzeko eskeletoa eta gorputza lumaz beterik zuten dinosaurio talde batetik. Triasikoan, terapsio izeneko narrasti talde batzuek, ugaztunen aldera eboluzionatu zuten.
Baino azkenean, Kretazeoaren amaieran, bosgarren suntsipen masiboa gertatu zen: asteroide handi bat lurraren talka egin zuen. Honek, hodei handiak altxarazi zituen eta planetako klima aldatu egin zen.
Paleozoikoa (paleo=aspaldikoa), Lurraren Historiako beste era bat da, eta gutxi gora behera 340 milioi urte iraun zuen. Era honetan, zenbait periodo daude, 6 esaterako: kanbriarra, ordoviziarra, silurikoa, devoniarra, karboniferoa eta permiarra.
Era honen hasieran hainbat kontinente zeuden, ozeanoz banatuta.Kontinenteak denboran zehar, hausten joan ziren, baina era honen bukaeran, berriro batu zire, Pangea II superkontinentea osatzen.
Permiarrean, hau da, Paleozoikoaren azkeneko aldian, dinosaurioak egon ziren eta karboniferoan, ikatza sortu zen. Ordovizikoan, mandibula gabeko lehenengo arraina agertu zen.
Klima
Aldaketa geografikoak, klima-aldaketa garrantzitsuak eta zenbait suntsipen ekarri zituzten. Bi glaziazio egon ziren, eta tenperaturak epela eta umela (húmedo) zen. Eta eraren amaieran, hau da, Pangea II eratu zenean, klima izugarri gogortu zen.
Bizia paleozoikoan
Paleozoikoaren hasieran, ornogabe ugari zeuden eta bukaeran, narrasti handiek eta landareek kontinentea konkistatu zuten.
Ornogabe gehienak, itsasoan bizi ziren; trilobiteak (gorputza hiru lobulutan banatuta duten artropodoak), graptoliteak (uretan flotatzen zuten organismo kolonialak) eta brakiopodoak (kaparazoia dituzten uretako organismoak).
Landareak, duela 400 milioi urte inguru azaldu ziren. Lehenengoak, algen antza zuten, baina pixkanaka eboluzionatu egin ziren. Karboniferoan, zurezko iratzeen basoak ugaldu ziren.
Era honetan, arrainak azaldu ziren. Aipagarrienak ostrakodermatuak eta plakodermatuak izan ziren. Lehenengoak, barailarik gabeko eta gorputza hezur-plakaz estalita duten arrainak ziren, eta besteak, arrain eboluzionatuagoak ziren, hezur-plakaz ere zeuden estalitak, baina barailadunak ziren. Devoniarraren amaieran, anfibioak sortu ziren birikak eta lobulu-hegalak zuten arrain talde batetik, eta Karboniferoan, anfibio talde batetik, narrastiak sortu ziren.
Era hau 4030 miloi urte iraun du, Lurraren historiaren %85a.
Planetaren fusio-aldiaren ostean hasi zen. Lehenengo, su-bola bat balitz bezala zen.
M eteoritoak etab. erortzen zirenez, pixkanaka handitzen joan zen, zenbat eta meteorito gehiago erori, gero eta handiago egiten zen. Meteoritoak desagertu zirenean, denborarekin likidoa hoztu egin zen. Gorri gorria eta likidoa zegoen. Gero odeiak sortu ziren, eta euriaren ondorioz, ozeanoak sortu ziren.
Era honetan, Pangea I izeneko superkontinente bat zegoen, baina denborarekin hainbat kontinentetan zatitu zen.
Kanbriaurreko klima jaitsi zenean, esaterako, tenperatura, atmosferan zegoen ur-lurruna kondentsatu egin zen eta hidrosfera sortu zen. Horri esker, bizia sortu zen, duela 3800milioi urte inguru.
BIZIA KANBRIAURREAN
Lehenengo, bizidun prokariotikoak (nukleorik ez dutenak), gas toxikoak etab zeuden. Gero hainbat mikroorganismo fotosintetizatzaileak agertu ziren. Hauek fotosintesia egiten dutenez, oxigenoa agertarazi zuten, eta horrek, atmosferaren konposizioa aldatu zuen. Bizia aurrera zihoan, eta oxigenoa zegoenez, beste organismoek oxigenoa arnasteko ahalmena zuten, eta Kanbriaurrearen amaieran, bost erreinuak bereizita zeuden: bakterioak, birusak, landareak, animaliak eta onddoak.