domingo, 15 de mayo de 2011

Karbonoa atmosferan, litosferan, hidrosferan eta izaki bizidunetan aurki daiteke.

-CO2 eta CH4: atmosferan.
- ikatza eta petrolioa:litosferan.
-bikarbonato (HCO3-) eta karbonato-ioia (CO32-): hidrosferan.
-gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak: izaki bizidunetan.
Atmosferan, karbono kantitate txikiak daude; atmosferaren %0,03 besterik ez (bolumena). Baina egia da, berotegi efektuaren ondorioz, azkeneko urte hauetan kantitatea igo dela. Hidrosferan,aldiz, kantitatea handiagoa da, CO2 uretan oso disolbagarria baita.
Karbonoa, hogei urteetatik behin berritzen da. Urtero CO2ren %5 kontsumitzen da fotosintesiaren bidez.
Ziklo honek, 3 fase nagusi ditu: fotosintesia, arnasketa eta errekuntza.
Fotosintesia: Landareek egiten duten fotosintesiak karbono inorganikoa (CO2) karbono organikoa (gluzidoak) bihurtzen du:
6 H2O + 6 CO2 + eguzki-energia => C6H12O6 + 6 O2
ura + karbono dioxidoa + eguzki-energia =>glukosa + oxigenoa.
Sortutako glukosatik karbono organikoa lipido etaaminoazidoetara pasatzen da. Eta landareek ekoiztutako karbono organikoa, animaliek jaten dute.
Azken finean, bizidunek hidrosferatik eta atmosferatik lortzen dute duten karbonoa.(Fotosintesiaren bidez pasatzen da bizidunengana).




Arnasketa:Organismo bizidun guztiek arnasketa burutzen dute (animaliek, bakterioek, landareek..) eta hori, CO2 sortzen du, atmosferara itzultzen dena:
C6H12O6 + 6 O2 => 6 H20 + 6 CO2 + energia
glukosa + oxigenoa => ura + karbono dioxidoa + energía

Prozesu honetan glukosa oxidatzen da.




Errekutza: Lurreko eta itsasoko animalien eta landareen hondakinak, urteetan zehar, ikatz, petrolio eta gas naturala bihurtzen dira. Gero erragai fosil horiek erretzen direnean, CO2 sortzen du, atmosferara joaten dena.




Zikloa, orokorrean:



No hay comentarios:

Publicar un comentario