jueves, 26 de mayo de 2011

PLAKEN TEKTONIKOEN TEORIA

Plaken tektonikoek teoria

Plaka tektonikoak litosfera zati zabalak dira, eta haien mugimenduak munduko egitura gehienak sortzen dituzte. Horregatik, teoria honen arabera, litosfera ez da geruza etengabea, baizik eta plaka litosferiko edo plaka tektoniko askotan dago zatituta.
Haien tamaina, ez da beti berdina; handienek 80 milioi kilometro karratu baino gehiago izaten dituzte, eta txikienek, milioi bat edo kilometro karratutik behera (mikroplaka).
Lodieraren aldetik ere, asko aldatzen dute; ozeanoetatik gertu daudenek 15 kilometroko lodiera izaten dute, eta mendikate batzuen azpikoek, ordea, 150 kilometrotik gorakoa.

Plaka motak

Plaka tektonikoak bi motatakoak dira: mistoak eta ozeanokoak.
-         Ozeano-plakak: ozeanoetako litosfera soilik dira.Hauek, lurrazala ozeanikoz daude osatuta, eta nahiko meheak dira. Aipagarrienak hauek dira: Pazifikoko plaka, Nazkako plaka, Cocosko plaka eta Filipinetako plaka.
-         Plaka mistoak: kontinenteetako eta ozeanoetako litosferak eratzen dituzte, eta oso ugariak dira. Plaka hauek kontinentalak soilik izateko, ez dute izan behar ertz dibergenteak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario