jueves, 28 de abril de 2011

EKOSISTEMEN DINAMIKA

Ekosistemak sistema natural konplexuak dira, leku jakin baten inguru fisikoak eta biologikoak osatzen dutenak. Hau da, lurzorua, ura, arrokak (biotopoa) eta landareak, animaliak etab. (biozenosia). Esaterako, habitat berean daudenez, elkarrekin harremanetan daude sistema bat osatuz.

Ekosistema = biotopoa (toki bizigabea) + biozenosia (komunitate biziduna) + harrenamak (erlazioak).


 



Biosfera: Biosfera, gure planetan bizia duen atala da, hau da, izaki bizidun guztiak osatzen duten sistema (litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren multzoa). Hori dela eta, Lurreko ekosistema guztiek osatutako sistema handia da.

EKOSISTEMAREN OSAGAIAK

 

Biotopoa

Elementu batek (ura, lurzorua, harriak, airea etab.) eta horien propietate físiko eta kimikoek (tenperatura, argitasuna, lurzoruaren osaera, etab.) osatzen dute.

Lurraren zati minerala eta ez-organikoa da, garatzen den espazio físico, natural eta mugatua.


 


Biozenosia

Ekosistemako organimo guztiek osatzen dute, hau da, eremu batean elkarrekin bizi diren animalien eta landareen komunitatea.
Sabanan, landareen artean gramineoak, akaziak, baobabak etab. aurkitu daitezke, eta animalien artean, sueak, otiak, lehoiak, etab.)






1 comentario: