Lurraren historiako era laburrena da, 65milioi urte. Eta bi alditan banatuta dago: Tertziarioa eta Kuaternarioa.
Era hau meteoritoa erortzean eta dinosaurioak desagertzean hasten da.
TERTZIARIOA
Tertziarioak, ozeano Atlantikoa eta Indiakoa hedatzen segitu zuten. Eta amaieran, kontinenteak eta ozeanoak orain dauden antzekoak zeuden. Gertakari geografiko garrantzitsuenak, Andeak, Alpeak, Pirineoak, Himalaia eta abar eratu direla dira.
Klima
Aldi honen zati handiena, klima lehorra eta beroa zegoen. Duela 7 milioi urte inguru Mediterraneoko urak lurruendu egin ziren, eta aldiaren amaieran, klima hoztu zen.
KUATERNARIOA
Kuaternarioan geografía ia ez zen aldatu. Baina klima-aldaketak, eragin handia izan zuen itsasoan.
Klima
Glaziazio garaiak tartekatu ziren aldi honetan. Eta garai horietan, itsasoa atzera eta aurrera egiten zuen. Batzuetan, urak azaleratutako eremuak estaltzen zuen, izotza urtzean itsasoen maila igotzen zuelako, eta besteetan, azaleratutako eremuak azpiratzen zituen.
Bizia Zenozoikoan
Era honetan, animali mota asko zeuden. Numulite eta molusku ugari zeuden. Marrazo handiak ere azaldu ziren. Esaterako, Tertziarioan historiako marazorik handiena bizi izan zen, Megalodon izenekoa. 18 zentimetroko hortzak zituen, eta 20 metroko luzera zuen.
Narrastiak gutxitu egin ziren.
Kuaternarioko espezieak oraingoen oso antzekoak dira.
Gramineoak, landare mota batzuk, azaldu ziren. Hauek agertzea, lurrazaleko belarjale asko ugaltzeko funtsezkoa izan zen: intsektuak, hegaztiak, ugaztunak..
Horregatik ugaztunak eta hegaztiak dibertsifikatu egin ziren. Belarjale handiak, esaterako mastodonteak, eta tigre <<sable-horzduna>> bizi ziren.
Kuaternarioan belarjale handiak ugaldu ziren klimagatik; klima ona zegoelako, dena belarrez beteta zegoelako eta abar..
Gizakia ere agertu zen.
Joer Aisa, geo ta hobeto itezu ^^
ResponderEliminarHola jarraitu, lan ona iten.
Muxu handi bat (L.
callate nene
EliminarEDERRA!
ResponderEliminar