jueves, 28 de abril de 2011

EKOSISTEMEN DINAMIKA

Ekosistemak sistema natural konplexuak dira, leku jakin baten inguru fisikoak eta biologikoak osatzen dutenak. Hau da, lurzorua, ura, arrokak (biotopoa) eta landareak, animaliak etab. (biozenosia). Esaterako, habitat berean daudenez, elkarrekin harremanetan daude sistema bat osatuz.

Ekosistema = biotopoa (toki bizigabea) + biozenosia (komunitate biziduna) + harrenamak (erlazioak).


 



Biosfera: Biosfera, gure planetan bizia duen atala da, hau da, izaki bizidun guztiak osatzen duten sistema (litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren multzoa). Hori dela eta, Lurreko ekosistema guztiek osatutako sistema handia da.

EKOSISTEMAREN OSAGAIAK

 

Biotopoa

Elementu batek (ura, lurzorua, harriak, airea etab.) eta horien propietate físiko eta kimikoek (tenperatura, argitasuna, lurzoruaren osaera, etab.) osatzen dute.

Lurraren zati minerala eta ez-organikoa da, garatzen den espazio físico, natural eta mugatua.


 


Biozenosia

Ekosistemako organimo guztiek osatzen dute, hau da, eremu batean elkarrekin bizi diren animalien eta landareen komunitatea.
Sabanan, landareen artean gramineoak, akaziak, baobabak etab. aurkitu daitezke, eta animalien artean, sueak, otiak, lehoiak, etab.)






jueves, 14 de abril de 2011

LURRAREN HISTORIA, ZENOZOIKOA

Lurraren historiako era laburrena da, 65milioi urte. Eta bi alditan banatuta dago: Tertziarioa eta Kuaternarioa.
Era hau meteoritoa erortzean eta dinosaurioak desagertzean hasten da.





TERTZIARIOA

Tertziarioak, ozeano Atlantikoa eta Indiakoa hedatzen segitu zuten. Eta amaieran, kontinenteak eta ozeanoak orain dauden antzekoak zeuden. Gertakari geografiko garrantzitsuenak, Andeak, Alpeak, Pirineoak, Himalaia eta abar eratu direla dira.

Klima

Aldi honen zati handiena, klima lehorra eta beroa zegoen. Duela 7 milioi urte inguru Mediterraneoko urak lurruendu egin ziren, eta aldiaren amaieran, klima hoztu zen.



KUATERNARIOA

Kuaternarioan geografía ia ez zen aldatu. Baina klima-aldaketak, eragin handia izan zuen itsasoan.

Klima

Glaziazio garaiak tartekatu ziren aldi honetan. Eta garai horietan, itsasoa atzera eta aurrera egiten zuen. Batzuetan, urak azaleratutako eremuak estaltzen zuen, izotza urtzean itsasoen maila igotzen zuelako, eta besteetan, azaleratutako eremuak azpiratzen zituen.

Bizia Zenozoikoan

Era honetan, animali mota asko zeuden. Numulite eta molusku ugari zeuden. Marrazo handiak ere azaldu ziren. Esaterako, Tertziarioan historiako marazorik handiena bizi izan zen, Megalodon izenekoa. 18 zentimetroko hortzak zituen, eta 20 metroko luzera zuen.
Narrastiak gutxitu egin ziren.



 Kuaternarioko espezieak oraingoen oso antzekoak dira.
Gramineoak, landare mota batzuk, azaldu ziren. Hauek agertzea, lurrazaleko belarjale asko ugaltzeko funtsezkoa izan zen: intsektuak, hegaztiak, ugaztunak..
Horregatik ugaztunak eta hegaztiak dibertsifikatu egin ziren. Belarjale handiak, esaterako mastodonteak, eta tigre <<sable-horzduna>> bizi ziren.
Kuaternarioan belarjale handiak ugaldu ziren klimagatik; klima ona zegoelako, dena belarrez beteta zegoelako eta abar..






Gizakia ere agertu zen.



LURRAREN HISTORIA, MESOZOIKOA

Mesozoikoa, Lurraren Historiako beste era bat da. Duela gutxi gora behera 200 milioi urte iraun zuen, eta hiru aldi izan zituen: triasikoa, jurasikoa eta kretazeoa.
Pangea II superkontinentea zatitu zenean, zatiketa horien artean ozeano berriak sortu ziren. Esaterako, Jurasikoan, ozeano Atlantikoa eta Indiakoa irekitzen hasi ziren.



Mesozoikoko klima


Triasikoan, hau da, Pangea II superkontinentea zegoenean, klima idorra eta lehorra zegoen, baina honek zatitzean eta ozeano berriak agertzean, klima leundu egin zen.

Bizia Mesozoikoan

Mesozoikoan, bizia ugaldu egin zen. Itsasoetan, molusku ugari zeuden, besteak beste, belemniteak eta amoniteak.



Lurrean, landare ginmospermoek baso handiak sortu zituzten eta Kretazeoan, landare anglospermoak agertu ziren. Lurrean ere, narrastiak ugaritu ziren. Esaterako, dinosaurioak (lurrazalekoak ziren, gehienak erraldoiak), plesiosauroak eta iktiosauroak (uretakoak ziren, osa handiak) eta pterosauroak (gorputzean mintzak garatu zituztenak, eta horiei esker, airean ibiltzeko gauza izan ziren).
Gero, Jurasikoan, hegaztiak azaldu ziren antzeko eskeletoa eta gorputza lumaz beterik zuten dinosaurio talde batetik. Triasikoan, terapsio izeneko narrasti talde batzuek, ugaztunen aldera eboluzionatu zuten.





Baino azkenean, Kretazeoaren amaieran, bosgarren suntsipen masiboa gertatu zen: asteroide handi bat lurraren talka egin zuen. Honek, hodei handiak altxarazi zituen eta planetako klima aldatu egin zen.





LURRAREN HISTORIA, PALEOZOIKOA

Paleozoikoa (paleo=aspaldikoa), Lurraren Historiako beste era bat da, eta gutxi gora behera 340 milioi urte iraun zuen. Era honetan, zenbait periodo daude, 6 esaterako: kanbriarra, ordoviziarra, silurikoa, devoniarra, karboniferoa eta permiarra.
Era honen hasieran hainbat kontinente zeuden, ozeanoz banatuta.Kontinenteak denboran zehar, hausten joan ziren, baina era honen bukaeran, berriro batu zire, Pangea II superkontinentea osatzen.




Permiarrean, hau da, Paleozoikoaren azkeneko aldian, dinosaurioak egon ziren eta karboniferoan, ikatza sortu zen. Ordovizikoan, mandibula gabeko lehenengo arraina agertu zen.

Klima


Aldaketa geografikoak, klima-aldaketa garrantzitsuak eta zenbait suntsipen ekarri zituzten. Bi glaziazio egon ziren, eta tenperaturak epela eta umela (húmedo) zen. Eta eraren amaieran, hau da, Pangea II eratu zenean, klima izugarri gogortu zen.

Bizia paleozoikoan

Paleozoikoaren hasieran, ornogabe ugari zeuden eta bukaeran, narrasti handiek eta landareek kontinentea konkistatu zuten.
Ornogabe gehienak, itsasoan bizi ziren; trilobiteak (gorputza hiru lobulutan banatuta duten artropodoak), graptoliteak (uretan flotatzen zuten organismo kolonialak) eta brakiopodoak (kaparazoia dituzten uretako organismoak).









Landareak, duela 400 milioi urte inguru azaldu ziren. Lehenengoak, algen antza zuten, baina pixkanaka eboluzionatu egin ziren. Karboniferoan, zurezko iratzeen basoak ugaldu ziren.
Era honetan, arrainak azaldu ziren. Aipagarrienak ostrakodermatuak eta plakodermatuak izan ziren. Lehenengoak, barailarik gabeko eta gorputza hezur-plakaz estalita duten arrainak ziren, eta besteak, arrain eboluzionatuagoak ziren, hezur-plakaz ere zeuden estalitak, baina barailadunak ziren. Devoniarraren amaieran, anfibioak sortu ziren birikak eta lobulu-hegalak zuten arrain talde batetik, eta Karboniferoan, anfibio talde batetik, narrastiak sortu ziren.