Lurraren historia
Kanbriaurrea
Era hau 4030 miloi urte iraun du, Lurraren historiaren %85a.
Planetaren fusio-aldiaren ostean hasi zen. Lehenengo, su-bola bat balitz bezala zen.
M eteoritoak etab. erortzen zirenez, pixkanaka handitzen joan zen, zenbat eta meteorito gehiago erori, gero eta handiago egiten zen. Meteoritoak desagertu zirenean, denborarekin likidoa hoztu egin zen. Gorri gorria eta likidoa zegoen. Gero odeiak sortu ziren, eta euriaren ondorioz, ozeanoak sortu ziren.
Era honetan, Pangea I izeneko superkontinente bat zegoen, baina denborarekin hainbat kontinentetan zatitu zen.
Kanbriaurreko klima jaitsi zenean, esaterako, tenperatura, atmosferan zegoen ur-lurruna kondentsatu egin zen eta hidrosfera sortu zen. Horri esker, bizia sortu zen, duela 3800milioi urte inguru.
BIZIA KANBRIAURREAN
Lehenengo, bizidun prokariotikoak (nukleorik ez dutenak), gas toxikoak etab zeuden. Gero hainbat mikroorganismo fotosintetizatzaileak agertu ziren. Hauek fotosintesia egiten dutenez, oxigenoa agertarazi zuten, eta horrek, atmosferaren konposizioa aldatu zuen. Bizia aurrera zihoan, eta oxigenoa zegoenez, beste organismoek oxigenoa arnasteko ahalmena zuten, eta Kanbriaurrearen amaieran, bost erreinuak bereizita zeuden: bakterioak, birusak, landareak, animaliak eta onddoak.